XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xirian eltxar xirrindaok dindilkaturik, ziurrago itsasteko, xirrindaren eta xiriaren arteko ertza luzera guztian, xiirran ezko urtua, laukia okerturik, iarianarazita edo ixipu batekin ezko urtuaz igurtzita, tinkiago eransten zaizkio.

Ondoren kakorratzaz edo xotx egoki baten muturraz, iru xulotik bat osorik utzita, biek, eltxar da guzti, txikitu bear dira, elkarren ondoegi kuxkuak ez iasotzeko.

Ezin obeki izaten da, ezpaiñertzak zerbait xapaldu eta xedarratuta, kuxkuak zabaltxegotzea, erlandera kuxkuen antza geiagorako, eltxarrik uki gabe orratik.

Arraultzetatik sortu berri berriko eltxarrakin, ogeitamar kuxku osatzen diranean, erlanderak azteko gertutu dugun eultzara eramaten da laukia.

Oitura pittin bat artzean, amar ordune baiño leen atondu genezazke ogeitamar kuxku oiek.

Orrela xedarratu ditugun kuxkuok, oraindiñokarrean langiñeltxarrak bai dira, erleek erlandera kuxkutzat onartzeko, eragindar bizi bat bear izaten dute; Doolittle'k asmaturiko eskuz egindako kuxkuak, erlanderen kuxkuen antzirudi guztia dutenez, erleek, erlanderak azteko, errezago onartzen dituzte; xedarratutakook orratik andera kuxkutzat artzeko, amazurtz etsialdiko eragin bizi bat bear izaten dute eta ortarako, erlume eta erlama gabeko erlapikuma bat izaten da egokien egokiena.

Erlapikuma ori egiteko, eltxarrik eta amarik gabe, eultza bat bear da, bi garautsazko laukiekin eta gaiña eta azpia, aizea artzeko, burnisarez erabat itxiakin eta barrura, amabost edo ogei eltxar gaztetxoenak dauzkaten laukietako erleek astintzen dira eta ezti eta ur lainta berdiñeko mixtelaz Doolittle'ren ontzietan emanda, alikatzen dira.

Lauzpasei orduz, toki illun eta ozkirrian eukitzen dira erleek eta epe orren ondoren, euren buruak erlamarik eta eltxarrik gabe sumatzean, bi garauts laukien erdian ematen zaien eltxar litxakin itsatsitako laukia, ioran bizienaz onartuko dute.

Eultza edo olaska oni (olaska bat ere izan bai liteke) eultza aslea izena ematen zaio.

Biaramonez, onartutako kuxkuekin, eultza asletik atera bear da kuxku laukia, beste eultza azle batean bere erleekin sartzeko; eultza azle ori, erlama gabeko bat izan liteke, baita erlama saski-kaiolan sartutako bat ere eta azkenik, baita erlama azpiko eultzan erlamasarez itxitako bat ere.